We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Itsasgora

from ZURE AURREAN by BIHOZKADA

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

lyrics

1- ZURE AURREAN

Gaur, zure aurrean biluztu naiz osorik.
Ez dut, ezetzaren, ukoaren beldurrik.

Ni naiz naizena nahi dudana izan nahi dudalako;
Nire nahia nahiz ni, naizen moduan maite naiz, zure aurrean berdin.

Ezetzaren aurrean, neroren ezabatuko dut ezaren hezea
nire bi begietatik, ez dut zure beharrik.

Nire gorputzean neronek soilik agintzen dut!

Argiak itzaltzen dituztenean,
begiak estaltzen dituztenean,
alboratu nahi zaituztenean,
Pauso bat eman, beti aurrera!

Zure aurrean, dantzatuko suaren gainean.
Ez naiz ixilduko!
Zure aurrean, beti izango naiz ederrena.
Ez naiz kokilduko!

2- ZU GABE

Non dira keinu batekin batzen ginen uneak?
Ez zegoen beldurrik batak uzteko bestea.
errutinak itzali du pizturik zego(e )n suharra
Ez dut zure beharra….

ZU GABE, EGIN NAHI DUT BIDEA
HEGOAK, ASTINDUZ EGITEA
ASKEA; IZAN NAHI DUT MAITEA
LIBREA!

3- ZALDI ZURI

Azken arnasa hartzeaz batera,
zure argia itzali bada ere,
trosta hotsen burrunba ederra
kolpatuz udazken hostoak haserre.

Malkoz-malko marraztuz irrifarra
eraitsitako zutabeagatik,
begien artean dugu iparra
galtzadetan ez erortzeagatik.

Irrintzi bakoitzak, mendi magalean, zugana garama.
Oihuka, gure garraxia, zugana iristeko, haizeak darama…

Betiko jasoko dut, bihotzeko kutxan gorderik, zure maitasuna.
Behin, ihes egin zuen txoriak baina, bere edertasuna da oroi duguna.

4-HIGUINA

Odoloez, hain gertu baina...
Sentimendurik ezin ikusi.
Hurrun! Ahotik ixuritako pozoia
ezin ahantzi...

Odoloez, hain gertu baina...
hutsa zara niretzako.
Ezer! Gaurtik aurrera ez daukat deus zuri
esateko....

Gorrotoa eta maitasuna,
hain gertu daude...
Badakigu askoz hobeto gaude:
Zu ikusi gabe!

Eragiten higuina,
sortzen duzu mina...
oparitzen ikusi-ezina?
Zuganako bide iluna, agur laguntasuna!
Eskurago dugu askatasuna!

Orain arte bizi(tu)takoa ta gero, berdina egunero;
Ez al zenuen? Ez al zenuen halakorik espero?

5-KAIUKO

Etorkizun hobe baten bila
joan nintzen herritik ihesi.
Agurtu nittun familia, lagunak
eta itsasora nintzen jauzi.

Kaiuko hartan berrehun lagun ginen
une gogor haiek ezin ahantzi…
Nahiz guztiek eman lehen pausoa
bizirik ez ginen guztiak iritsi!

Bidaia arriskutsua izan zen
Europara iritsi arte.
Hasieran lagundu ziguten
eta zabaldu hamaika ate.
Baina egun bat pasatu orduko
ohartu ginen ez gintuztela maite!

Itsaso-hilerria zeharkatu
genuen itxaroz, arraunean.
Etsaia limusinan iristen da,
sekula ez patera batean.
Eraiki dezagun geroa, denon artean…

Ez dago surik, berdina denik
Norberak dauka bere distira.
Mugak apurtu, paretak bota
harresiak eraitsi behar dira!

6-HOSTOEN MALKOAK

Nahiz erori diren hosto guztiak
Ta harri bihurtu malko bustiak
Berriz sortuko dira, igorriz dizdira

Zure bihotzeko lore ederrenak
Haizeaz joan dira une garratzak
Amorruz beterik zeuden arantzak
Ta berriz hasteko, guztia ahazteko
Desiraz nahi dut: zure besarkada!

Oharkabe, uste gabe
Berriz loratuta gaude!
Ta zu zara! Bai, zu zara!
Nire larrosa bakarra!

Nahiz erori diren hosto guztiak
Ta harri bihurtu malko bustiak
Ta berriz hasteko, guztia ahazteko
Desiraz nahi dut zure besarkada!

7- PIRATA LAGUN II

Txikitan jolasten egin ginen lagun
Oraindik zaude nirekin
Une txarretan eta goxoenetan
Irrifarre alai berdinarekin

Oroituz Getayan San Anton jaian
Ginen orbainen garaile
Bi pirata izaten jarraitzen dugu
Beti elkarrekin oraindik ere!!

Itsasoak, uhartera narama
Ene altxorra zu zera!
Ta barku hau hondoratu bitarte
Batera egongo gera!

8- ITSASGORA

Hondarretan hiltzen den olatuen antzera
bere azken arnas hatsa ematera
Infinitua begiradaz jatea
eta askeak garela sentitzea

Haizeak garrasi, gorrotoa darama,
ez da itzaliko: Herrian izana!
Badator ekaitza! Badator ekaitza!
Hemen da ekaitza!

Arriskurik ez da; enbata joana da, ateak zabalik:

Iritsi da,
Zipriztinek esnatuko zaitu loalditik
jada, ez zaude bakarrik!
Kendutako guztia itzuliko zaigulako berriro
Itsasgora dugun aldiro!

credits

from ZURE AURREAN, released October 24, 2019
Hitzak: Iñaki Lizaso Perez
Musika: Bihozkada
Azala: J.A.N.Z.Z.
Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Pottoko studio by Fredi Pelaez

Fredi Pelaez: Hammond, Burdie

Iñaki Lizaso: ahots nagusia eta kitarra
Tomas Lizardi: kitarra eta koruak
Nahikari Calleja: baxua eta koruak
Unai Aldasoro: biolina eta teklatua
Txomin Urdanpilleta: Bateria

license

all rights reserved

tags

about

BiHozkada Villabona, Spain

Pop-rocka euskaraz sortzen dute eta beraien musika taldearen izenarekin bat dator; bi hozkada eta bihozkada baten arteko hitz jokoa. Oldarkorra bezain maitakorra, maitakorra bezain sutsua.

- Iñaki Lizaso ( ahots nagusia, gitarra)

- Nahikari Calleja (baxua, koruak)

- Tomas Lizardi (gitarra, koruak)

- Unai Aldasoro (biolina, teklatua)

- Txomin Urdanpilleta (bateria)
... more

contact / help

Contact BiHozkada

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like BiHozkada, you may also like: