We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

ZURE AURREAN

by BIHOZKADA

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

    BIO

    Euskaraz:

    Bihozkada 2015 urte amaieran 4 lagun gipuzkoar elkartu ondoren sortutako taldea dugu. Lehen laukote hura Tomas Lizardi (kitarra eta koruak), Nahikari Calleja (baxua eta koruak), Iñaki Lizaso (kitarra eta ahots nagusia) eta Oihan Agirretxek (bateria) osatu zuten. 2016an Bonberenean Mikel Zelaiarekin grabatu zuten 6 kantuz osatutako lehen maketa. 2018an bateria aldaketa egon zen Txomin Urdanpilletak Oihan ordezkatuz eta 5. taldekidea izango den Unai Aldasoro sartu zen biolina eta teklak jotzeko. 2019ko azaroan argitaratu da 8 abestiz osatutako lehen diska. Fredi Pelaez-ekin Pottoko studioetan grabatutako 7 abestik eta Axular Arizmendirekin Mutrikuko AME estudioetan grabatutako 8. abesti batekin osatua. Pop-rocka euskaraz sortzen dute eta bere musika taldearen izenarekin bat etor liteke; bi hozkada eta bihozkada baten arteko hitz jokoa. Oldarkorra bezain maitakorra, maitakorra bezain sutsua.

    English:

    BiHozkada was created in the end of 2015, when 4 friends from Gipuzkoa met. That first group was made by Tomas Lizardi (guitar and backing vocals), Nahikari Calleja (bass guitar and backing vocals), Iñako Lizaso (guitar and lead vocals) and Oihan Agirretxe (drums). In 2016 they recorded a demo with 6 songs with Mikel Zelaia, in Bonberenea.
    Oihan left the band in 2018 and Txomin Urdanpilleta sat behind the drums, and Unai Aldasoro joined the band to play violin and keyboards. Their firs LP include 8 songs and was released in November 2019. Here we can find 7 songs recorded by Fredi Pelaez in Pottoko Studio, Beasain, and an 8th song recorded by Axular Arizmendi in AME studios. They play pop-rock in Basque and their music meets their band's name: the pun between "bi hozkada" (two bites) and "bihozkada" (premonition). Agressive and lovely, lovely and firey.
    ... more
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Zure Aurrean 04:41
2.
Zu gabe 04:48
3.
Zaldi Zuri 04:05
4.
Higuina 02:23
5.
Kaiuko 03:55
6.
7.
8.
Itsasgora 03:59
1- ZURE AURREAN Gaur, zure aurrean biluztu naiz osorik. Ez dut, ezetzaren, ukoaren beldurrik. Ni naiz naizena nahi dudana izan nahi dudalako; Nire nahia nahiz ni, naizen moduan maite naiz, zure aurrean berdin. Ezetzaren aurrean, neroren ezabatuko dut ezaren hezea nire bi begietatik, ez dut zure beharrik. Nire gorputzean neronek soilik agintzen dut! Argiak itzaltzen dituztenean, begiak estaltzen dituztenean, alboratu nahi zaituztenean, Pauso bat eman, beti aurrera! Zure aurrean, dantzatuko suaren gainean. Ez naiz ixilduko! Zure aurrean, beti izango naiz ederrena. Ez naiz kokilduko! 2- ZU GABE Non dira keinu batekin batzen ginen uneak? Ez zegoen beldurrik batak uzteko bestea. errutinak itzali du pizturik zego(e )n suharra Ez dut zure beharra…. ZU GABE, EGIN NAHI DUT BIDEA HEGOAK, ASTINDUZ EGITEA ASKEA; IZAN NAHI DUT MAITEA LIBREA! 3- ZALDI ZURI Azken arnasa hartzeaz batera, zure argia itzali bada ere, trosta hotsen burrunba ederra kolpatuz udazken hostoak haserre. Malkoz-malko marraztuz irrifarra eraitsitako zutabeagatik, begien artean dugu iparra galtzadetan ez erortzeagatik. Irrintzi bakoitzak, mendi magalean, zugana garama. Oihuka, gure garraxia, zugana iristeko, haizeak darama… Betiko jasoko dut, bihotzeko kutxan gorderik, zure maitasuna. Behin, ihes egin zuen txoriak baina, bere edertasuna da oroi duguna. 4-HIGUINA Odoloez, hain gertu baina... Sentimendurik ezin ikusi. Hurrun! Ahotik ixuritako pozoia ezin ahantzi... Odoloez, hain gertu baina... hutsa zara niretzako. Ezer! Gaurtik aurrera ez daukat deus zuri esateko.... Gorrotoa eta maitasuna, hain gertu daude... Badakigu askoz hobeto gaude: Zu ikusi gabe! Eragiten higuina, sortzen duzu mina... oparitzen ikusi-ezina? Zuganako bide iluna, agur laguntasuna! Eskurago dugu askatasuna! Orain arte bizi(tu)takoa ta gero, berdina egunero; Ez al zenuen? Ez al zenuen halakorik espero? 5-KAIUKO Etorkizun hobe baten bila joan nintzen herritik ihesi. Agurtu nittun familia, lagunak eta itsasora nintzen jauzi. Kaiuko hartan berrehun lagun ginen une gogor haiek ezin ahantzi… Nahiz guztiek eman lehen pausoa bizirik ez ginen guztiak iritsi! Bidaia arriskutsua izan zen Europara iritsi arte. Hasieran lagundu ziguten eta zabaldu hamaika ate. Baina egun bat pasatu orduko ohartu ginen ez gintuztela maite! Itsaso-hilerria zeharkatu genuen itxaroz, arraunean. Etsaia limusinan iristen da, sekula ez patera batean. Eraiki dezagun geroa, denon artean… Ez dago surik, berdina denik Norberak dauka bere distira. Mugak apurtu, paretak bota harresiak eraitsi behar dira! 6-HOSTOEN MALKOAK Nahiz erori diren hosto guztiak Ta harri bihurtu malko bustiak Berriz sortuko dira, igorriz dizdira Zure bihotzeko lore ederrenak Haizeaz joan dira une garratzak Amorruz beterik zeuden arantzak Ta berriz hasteko, guztia ahazteko Desiraz nahi dut: zure besarkada! Oharkabe, uste gabe Berriz loratuta gaude! Ta zu zara! Bai, zu zara! Nire larrosa bakarra! Nahiz erori diren hosto guztiak Ta harri bihurtu malko bustiak Ta berriz hasteko, guztia ahazteko Desiraz nahi dut zure besarkada! 7- PIRATA LAGUN II Txikitan jolasten egin ginen lagun Oraindik zaude nirekin Une txarretan eta goxoenetan Irrifarre alai berdinarekin Oroituz Getayan San Anton jaian Ginen orbainen garaile Bi pirata izaten jarraitzen dugu Beti elkarrekin oraindik ere!! Itsasoak, uhartera narama Ene altxorra zu zera! Ta barku hau hondoratu bitarte Batera egongo gera! 8- ITSASGORA Hondarretan hiltzen den olatuen antzera bere azken arnas hatsa ematera Infinitua begiradaz jatea eta askeak garela sentitzea Haizeak garrasi, gorrotoa darama, ez da itzaliko: Herrian izana! Badator ekaitza! Badator ekaitza! Hemen da ekaitza! Arriskurik ez da; enbata joana da, ateak zabalik: Iritsi da, Zipriztinek esnatuko zaitu loalditik jada, ez zaude bakarrik! Kendutako guztia itzuliko zaigulako berriro Itsasgora dugun aldiro!

about

Bihozkadaren lehen diska da honakoa. Autoproduzitua eta kantu guztiak Fredi Pelaezek grabatu, nahastu eta masterizatua Beasaingo Pottoko Studioetan.
Pirata lagun II abestia Alex Tellok produzitua da, Mutrikuko AME estudioetan Axular Arizmendik grabatu eta nahastua.
Diskako 8 abestiak goxoki landuak dira, rock melodikoa, stoner puntu zein riff rock & rolleroekin eta gaur egungo egoera sozio politiko zein barnera begirako hitzekin osatua. Barneak sorrarazitako hori da eskeintzen duguna. Zuen aurrean dagoena.

Azalaren diseinua: @j.a.n.z.z
Fredi Pelaez: Hammond, Burpy

credits

released October 24, 2019

1- ZURE AURREAN

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Gaur, zure aurrean biluztu naiz osorik.
Ez dut, ezetzaren, ukoaren beldurrik.

Ni naiz naizena nahi dudana izan nahi dudalako;
Nire nahia nahiz ni, naizen moduan maite naiz, zure aurrean berdin.

Ezetzaren aurrean, nerorek ezabatuko dut ezaren hezea
nire bi begietatik, ez dut zure beharrik.

Nire gorputzean neronek soilik agintzen dut!

Argiak itzaltzen dituztenean,
begiak estaltzen dituztenean,
alboratu nahi zaituztenean,
Pauso bat eman, beti aurrera!

Zure aurrean, dantzatuko suaren gainean.
Ez naiz ixilduko!
Zure aurrean, beti izango naiz ederrena.
Ez naiz kokilduko!

2- ZU GABE

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Non dira keinu batez batzen ginen uneak?
Ez zegoen beldurrik batak uzteko bestea.
errutinak itzali du pizturik zego(e )n suharra
Ez dut zure beharra….

ZU GABE, EGIN NAHI DUT BIDEA
HEGOAK, ASTINDUZ EGITEA
ASKEA; IZAN NAHI DUT MAITEA
LIBREA!

3- ZALDI ZURI

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Azken arnasa hartzeaz batera,
zure argia itzali bada ere,
trosta hotsen burrunba ederra
kolpatuz udazken hostoak haserre.

Malkoz-malko marraztuz irrifarra
eraitsitako zutabeagatik,
begien artean dugu iparra
galtzadetan ez erortzeagatik.

Irrintzi bakoitzak, mendi magalean, zugana garama.
Oihuka, gure garraxia, zugana iristeko, haizeak darama…

Betiko jasoko dut, bihotzeko kutxan gorderik, zure maitasuna.
Behin, ihes egin zuen txoriak baina, bere edertasuna da oroi duguna.

4- HIGUINA

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Odoloez, hain gertu baina...
Sentimendurik ezin ikusi.
Hurrun! Ahotik ixuritako pozoia
ezin ahantzi...

Odoloez, hain gertu baina...
hutsa zara niretzako.
Ezer! Gaurtik aurrera ez daukat deus zuri
esateko....

Gorrotoa eta maitasuna,
hain gertu daude...
Badakigu askoz hobeto gaude:
Zu ikusi gabe!

Eragiten higuina,
sortzen duzu mina...
oparitzen ikusi-ezina?
Zuganako bide iluna, agur laguntasuna!
Eskurago dugu askatasuna!

Orain arte bizi(tu)takoa ta gero, berdina egunero;
Ez al zenuen? Ez al zenuen halakorik espero?

5- KAIUKO

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Etorkizun hobe baten bila
joan nintzen herritik ihesi.
Agurtu nittun familia, lagunak
eta itsasora nintzen jauzi.

Kaiuko hartan berrehun lagun ginen
une gogor haiek ezin ahantzi…
Nahiz guztiek eman lehen pausoa
bizirik ez ginen guztiak iritsi!

Bidaia arriskutsua izan zen
Europara iritsi arte.
Hasieran lagundu ziguten
eta zabaldu hamaika ate.
Baina egun bat pasatu orduko
ohartu ginen ez gintuztela maite!

Itsaso-hilerria zeharkatu
genuen itxaroz, arraunean.
Etsaia limusinan iristen da,
sekula ez patera batean.
Eraiki dezagun geroa, denon artean…

Ez dago surik, berdina denik
Norberak dauka bere distira.
Mugak apurtu, paretak bota
harresiak eraitsi behar dira!

6- HOSTOEN MALKOAK

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Nahiz erori diren hosto guztiak
Ta harri bihurtu malko bustiak
Berriz sortuko dira, igorriz dizdira
Zure bihotzeko lore ederrenak

Haizeaz joan dira une garratzak
Amorruz beterik zeuden arantzak
Ta berriz hasteko, guztia ahazteko
Desiraz nahi dut: zure besarkada!

Oharkabe, uste gabe
Berriz loratuta gaude!
Ta zu zara! Bai, zu zara!
Nire larrosa bakarra!


7- PIRATA LAGUN II

Hitzak: Iñaki Lizaso
Moldaketa: Alex Tello
Musika: Bihozkada

Txikitan jolasten egin ginen lagun
oraindik zaude nirekin,
une txarretan eta goxoenetan
irrifarre alai berdinarekin.

Oroituz Getayan San Anton jaian,
ginen orbainen garaile.
Bi pirata izaten jarraitzen dugu
beti elkarrekin oraindik ere!

Itsasoak, uhartera narama
ene altxorra zu zara,
ta barku hau hondoratu bitarte
batera egongo gera!

8- ITSASGORA

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Hondarretan hiltzen den olatuen antzera
bere azken arnas hatsa ematera
Infinitua begiradaz jatea
eta askeak garela sentitzea

Haizeak garrasi, gorrotoa darama,
ez da itzaliko: Herrian izana!
Badator ekaitza! Badator ekaitza!
Hemen da ekaitza!

Arriskurik ez da; enbata joana da, ateak zabalik:

Iritsi da,
Zipriztinek esnatuko zaitu loalditik
jada, ez zaude bakarrik!
Kendutako guztia itzuliko zaigulako berriro
Itsasgora dugun aldiro!

license

all rights reserved

tags

about

BiHozkada Villabona, Spain

Pop-rocka euskaraz sortzen dute eta beraien musika taldearen izenarekin bat dator; bi hozkada eta bihozkada baten arteko hitz jokoa. Oldarkorra bezain maitakorra, maitakorra bezain sutsua.

- Iñaki Lizaso ( ahots nagusia, gitarra)

- Nahikari Calleja (baxua, koruak)

- Tomas Lizardi (gitarra, koruak)

- Unai Aldasoro (biolina, teklatua)

- Txomin Urdanpilleta (bateria)
... more

contact / help

Contact BiHozkada

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ZURE AURREAN, you may also like: