We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

BI HOZKADA

by BIHOZKADA

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
BI HOZKADA 03:14
2.
3.
EZ EGIN IHES 05:21
4.
LIBRE 02:56
5.
PIRATA LAGUN 03:45
6.
KEINU BAT 03:26

about

Bi Hozkada, 2016ko apirilean grabatutako BiHozkadaren lehen maketa da. Tolosako Bonberenean grabatua, Mikel Zelaiak grabatu, nahastu eta editatua.

Iñaki Lizaso: Ahots nagusia, kitarra
Tomas Lizardi: kitarrak eta koruak
Nahikari Calleja: baxua eta koroak
Oihan Agirretxe: bateria

Miriam Quinn: biolina "Ez egin Ihes" abestian.
Irati Odriozola: ahotsa "Ez egin Ihes" abestian.

BiHozkadako logo guztien diseinua: Unai Gaztelumendi. @ugaztelumendi

credits

released October 25, 2019

1- BI HOZKADA

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Isildu zaigu argia, ilundu zure kantua
Gaur ezingo zaitugu entzun
Irekiko dira ateak, urtuko dira barroteak
Bihar elkar ospatuko dugu

Atzean da iragana
Artatzu

Gugan da zurea, egia ta bizinahia
Zain dagoen doinuak, ahaireak
Soinurik ez du
Askatuko dira ahotsak eta ozen urrutira
Gurea dena abestuko dugu

Jakin, ez da iluntasunik gabeko argirik
Maldarik gabe tontorrik
Arraituko da eguna
Emaizkiok bi hozkada
Eta lo dena itzartuko da

Gugan da zurea, egia ta bizinahia
Zain dagoen doinuak, ahaireak
Soinurik ez du
Askatuko dira ahotsak eta ozen urrutira
Gurea dena abestuko dugu

2- LASTER HAIZ GUREKIN

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Iluna zen herrian,
isiltasunean, baina batean:
sua, amorrua
denon barrenean…

Nora eraman dute?
Dena da zalantza; egoera latza!
Ondo egongo den
dugu esperantza.

Luzatuidak eskua, neurea hartu!
Tira indartsu eta, batuko gaitu...

Beti oroitzen zaitut
irrifar batekin, bizi pozarekin!!
Laster egongo haiz
herrian gurekin!!

Lasai egon laguna, laster haiz gurekin…

3- EZ EGIN IHES

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Oh Oh Oh Oh
Oh Oh Oh
Oh Oh Oh Oh Oh

Udazkenaren hosto galtze antzera,
pauso grisez idatzirik ibilaldi berbera
Baina ezin da jarraitu begiratuz atzera
udaberriko lorerik ederrena baitzera

Oh Oh Oh Oh
Oh Oh Oh
Oh Oh Oh Oh Oh

Oztopo batek izkutatzen bazaitu
arnas sakona hartu ta aurrera begiratu
lurrera eroriz gero, altxatu ta jarraitu
begirada bakar batek, elkar batuko gaitu;

Nahiz eta bizi momenturik zailenak
Beti argitzen du egunik ilunenak

Ez egin ihes! Begiratu zure albora
Egin garrasi! Joango gara zure ondora
Begiak itxi! Mamua desagertuko da

Egun politenak gaur hastera doaz..
Elkarri helduta bizitzera goaz

4- LIBRE

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Bakardade hotza, isiltasun iluna
arantzez betea eguna.
Hain hurbil ta hain urrun,
sentitzen dut herria, zuganako egarria]

Argituz kristal beltzak
eta amilduz hesiak
eskutik egi guztiak...
Bide berri bat biziz!

Libre izan nahi dut!
Txoriek bezala hegan,
askatasun haizea edan
ozen garrasi egin!

5- PIRATA LAGUN

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Txikitan jolasten egin ginen lagun
Oraindik zaude nirekin.
Une txarretan eta goxoenetan
irrifarre alai berdinarekin

Oroituz ezpataz ta zuhaitz gainean
ginen munduko errege.
Bi pirata izaten jarraitzen dugu
beti elkarrekin oraindik ere!!

Itsasoak, uhartera garama
nire altxorra zu zera!
Ta barku hau hondoratu bitarte
batera egongo gera!

6- KEINU BAT

Hitzak: Iñaki Lizaso
Musika: Bihozkada

Nola ohartarazi, keinu batez
hitz askorekin lortu ez dudana..
Begirada batekin barruko
korapiloa askatuko didana

Irrifarrez batu naiz zuregana
xuxurlaz belarrira,
laztanduz ilea, muxu bat emanaz
izotzak urtu dira

Esan nahi eta ezin, kanporatu
barnean gorderik dudan guztia.
Ez da errez esaten
zuregatik emango nukela nere bizia

Sua pizten zait nigan zarenean
dizdiraz berehala
sinestuidazu doinu hau entzutean
zinez maite zaitudala

Maite zaitudala...
Oooooh....
Maite zaitudala...

license

all rights reserved

tags

about

BiHozkada Villabona, Spain

Pop-rocka euskaraz sortzen dute eta beraien musika taldearen izenarekin bat dator; bi hozkada eta bihozkada baten arteko hitz jokoa. Oldarkorra bezain maitakorra, maitakorra bezain sutsua.

- Iñaki Lizaso ( ahots nagusia, gitarra)

- Nahikari Calleja (baxua, koruak)

- Tomas Lizardi (gitarra, koruak)

- Unai Aldasoro (biolina, teklatua)

- Txomin Urdanpilleta (bateria)
... more

contact / help

Contact BiHozkada

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like BI HOZKADA, you may also like: